XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina nora iristen diren puntutik ere biak berdintsu gustatzen zaizkio.

Batak ala besteak historiaren akabura ei daramate gizarte teknologikoan.

Gizakia beharrizan edo premietako izakia da (un ser de necesidades) eta premion dialektikaren arabera egiten du historia, egiten du gizarte bizitza.

Gizakiaren premiok itzalaraztea, kultura iraungitzea litzateke, alegia, bai gizakiaren bere buru landuketa eta bai munduaren landuketa bere inguruan.

Santamariak Simone Weil aipatuz gogoratzen duenez, premiok ez dira fisikoak bakarrik: Benetan, gizonak, gizon denez, eta gizartean dagoenez, behar asko ditu, fisikoak ez direnak: erresponsabilidadea, askatasuna, ohorea, partizipazioa, kultura...

Behar hauek ez bazaizkio asebetetzen, heriotzaren antzeko egoera batean erortzen da gizona.

Ez da gehiago gizonik, gauza edo animalia baizik 3 .

Beharrak asez, bere burua osatzen du gizakiak.

Beharra da kontraesan eta uko guztien iturburua, aurrerapausuen eragilea.

Beharraren dialektika garbi eta naturalki jokatzen baldin bada, gizartea gizatartuko da, eta gizona gizartetu.

Historiak aurrera egiteko, nahitanahiezkoa da beharraren dialektika 4 Ib., 22..

Gizarte teknologikoak dialektika hori lurperatzen du, beharren mugimendu librea kontrolatuz.

Gizarte teknologikoa ez da mendebalekoa soilik, kontsumo gizarte kapitalista, baizik alde bietako gizarte industrialak, teknikoak, aspektu horretan berdinak dira.

Gizarte industrializatuetan, nahiz eta sozialistak izan, alienazio berri bat agertzen da, Marcuse jaunaren ustez, antzinakoak baino gogorragoa dena 5 Ib., 20.

Gizakia (eta gizartea), zoriontsu bizi delakoan, alienazioan bizi da, eta bere zorion horixe du hain zuzen alienazioa.

Baina nola zoriona bezala sentitzen duen, ez du bestelakoaren beharrik sentitzen, ezin du protestatu, errebelatu, egoera aldatzeko borrokatu.

Gizarte industrialetako hiritarrak ez! esateko kemena galdu egin du.